2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
3/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2019ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirugarren aldaketa Udalaren 2019ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, jorratu zituena Nafarroako Toki Ogasunak).
Alesbesen, 2019ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1907615