111. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Birzatiketarako kudeaketa hitzarmena, Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua) garatzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 24an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 24-MAY-19 (4/CV).

«Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua) garatzeko xedea duen birzatiketarako kudeaketa hitzarmena jendaurrean egon da hasiera batez onetsi ondotik (JOB/09-04-2019- 15/CV), eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, erabakitzen da:

1.–Behin betiko onestea Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua) garatzeko xedea duen birzatiketarako kudeaketa hitzarmena.

2.–Erabaki hau igortzea interesdunei, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta Jabetza Erregistroari, eta behar den iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.»

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1907375