2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Xehetasun-azterketa Arretxea Kaleko 9an. Hasierako onespena
2019ko maiatzaren 27an, Lesakako alkateak, honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:
“2019ko martxoaren 13an ekarri zen Saioa Crespo Azpiroz andreak sustatutako Xehetasun-Azterketa, Arretxea kalea 9ko etxebizitzari dagokiona. Agiria Mikel Díaz de Ilarraza arkitektoak idatzi du.
2019ko maiatzaren 24an, Udalari hirigintza arloan aholkularitza ematen dion Nasuvinsa enpresak, aldeko txostena egin du.
Hori ikusirik, zera erabaki dut:
1.–Xehetasun-Azterketari hasierako onespena ematea.
2.–35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei egunez erakusketa publikoan jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriz eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ezagutzera emanez”.
Lesakan, 2019ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1907670