111. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Lurriztiederrako bide baten kalifikazio juridikoaren aldaketa
eta desafekzioa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak 2019ko maiatzaren 9an egindako bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen:

1.–Etxalarko Lurriztiederra auzoan 3. poligonoko 302. eta 217. lurzatiak banatzen dituen bide publikoaren desafekzioa eta kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea.

2.–Jabari publikoko aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoa hasiera batez aldatzea.

Aldaketaren xedea: aipatu bidea errealitatean ez da existitzen eta katastroan dagoen beste bide bat erabiltzen da, Lurriztiederra auzoko sarbide gisa. Aipaturiko sarbidea duela 50 bat urte egin zen eta horretarako hainbat lurzatien lagapenak eman ziren, horien artean 302. lurzatiarena; bere garaian ez baitzen deus ordaindu lurra uzteagatik, nolabatik orain eta honela konpentsatzen da orduan eginiko lur-lagapena.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hilabeteko epean Udal Idazkaritzan jendaurrean edukitzea, ukituta suertatzen denak espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituen alegazioak egin ditzan.

4.–Jendaurreko epean alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, aipatutako ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Etxalarren, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1907824