111. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Arau Subsidiarioen AH-V Eremu Homogeneoko A.A.1 eta A.A.2 azpieremuetan.
Berriz ere jendaurrean jartzea

288/2019 Ebazpenaren bidez

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Berriz ere jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratutako egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik, Castejongo Arau Subsidiarioetako AH-V Eremu Homogeneoko A.A.1 eta A.A.2 azpieremuen Hiri-jarduketarako plan berezia dokumentua, izan ere, espedienteko txostenen arabera, oinarrizko aldaketak sartu baitzaizkio hasiera batez 2017ko azaroaren 21ean onetsi zen planari.

Jendaurrean egon bitartean, edonork aztertzen ahalko du Castejongo Arau Subsidiarioetako AH-V Eremu Homogeneoko A.A.1 eta A.A.2 azpieremuen Hiri-jarduketarako plan berezia, eta egokiak diren alegazioak jartzen ahalko ditu.

Ondorio horietarako, tramitatutako administrazio espedientea interesdunen eskura jartzen da Udalaren Idazkaritzan, jendaurreko epean azter dadin jendea hartzeko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Bigarrena.–Alegría eta Equiza Udaleko aholkularien 2019ko maiatzaren 7ko txostenean aipatutako organo eskudunei txosten teknikoak eskatzea (Industria Zerbitzuari, NASUVINSAri, ADIFi, Nafarroako Larrialdietako Agentziari eta Udaltzaingoari...) dokumentua behin betiko onetsi baino lehen. Orobat, toki administrazioko teknikariei eskatzea plana lurralde antolamenduko tresnen eta udal planeamenduaren araberakoa dela dioen txostena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.3 artikuluari jarraikiz. Ez da beharrezkoa txostena eskatzea Nafarroako Gobernuko Hirigintza Zerbitzuari, Udaleko teknikariak eskudunak baitira delako txostena egiteko.

Hirugarrena.–Lantzen ari garen plan berezia onesteko epea etetea, eskaera hau egiten denetik txostenak jaso arteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22. artikuluak aurreikusitako aukeraren arabera.

Laugarrena.–Hiri-jarduketarako plan bereziaren sustatzaileari igortzea Alegría eta Equiza Udaleko aholkularien 2019ko maiatzaren 7ko txostena, dokumentuaren azken bertsioan kontuan izan dezaten. Bertsio hori testu bategin moduan egin beharko da behin Hiri-jarduketarako plan berezia onetsita, Udalbatzaren osoko bilkurak halaxe erabakitzen badu, hura argitatu eta indarrean sartu aurretik.

Bosgarrena.–Ebazpen hau pertsonalki jakinaraztea Hiri-jarduketarako plan bereziaren lursailen jabeei. Plana Castejongo Arau Subsidiarioetako AH-V Eremu Homogeneoko A.A.1 eta A.A.2 azpieremuetan kokatzen da.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta espedienteko txostenak jakinaraztea Trenes de Navarra SAri.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik paratu, tramiteko egintza ez-kualifikatua baita.

Castejonen, 2019ko maiatzaren 23an.–Lehen alkateordea, Cristina Ros Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1907358