111. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2019ko lan publikoaren eskaintza

Mankomunitateko buruak 2019ko maiatzaren 20an eman 2019-0045 Ebazpenaren bidez onetsi da Mairagako Mankomunitatearen lan publikoaren eskaintza, 2019. urteari dagokiona, aurtengo plantilla organikoa behin betiko onetsi ondoren. Bertan, lanpostu huts guztiak jasota daude; hona hemen:

–Goi mailako ingeniari lanpostu 1, A mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez mailaz igotzeko.

–Hondakinen arduradun lanpostu 1, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez mailaz igotzeko.

–Taldeen koordinatzaile lanpostu 1, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez mailaz igotzeko.

–Ur ataleko 1. mailako ofizial lanpostu 1, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez mailaz igotzeko.

–Administrari-ofizial lanpostu 1, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez mailaz igotzeko.

Izangai gaindituek hutsik uzten dituzten lanpostuak kasu guztietan amortizatuko dira.

Tafallan, 2019ko maiatzaren 20an.–Burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1906891