111. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 29an hartua, 1997an finantza-erakundeekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenen babeseko etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako ematen diren mailegu kualifikatuei aplikatu beharreko interes tasa efektiboa finkatzen duena.

Ekainaren 23ko 167/1997 Foru Dekretuaren bitartez, 1997. urtean finantza-erakundeekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen ondorioz etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako ematen diren mailegu kualifikatuen baldintzak arautu ziren. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezarri zuen mailegu horien urteko interes tasa efektiboa (UTE) urtean behin berrikusiko dela 1998ko uztailaren 1etik aurrera, uztailaren 1eko indarraldiarekin, maileguak amortizatu arte. Berrikuspen hori Nafarroako Gobernuak eginen du, aipatu foru dekretuan aurreikusitako formula aplikatuz.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariek proposaturik, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKITZEN DU:

1. 1997an finantza-entitateekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen ondorioz etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko ematen diren mailegu kualifikatuen urteko interes tasa efektibo subsidiatu gabea ezartzea: %1,138, hain zuzen. Finantza-entitateek ezin izanen dute, inola ere, urteko tasa efektibo altuagorik aplikatu, zein den ere ordainketetarako benetan aplikatzen diren epemugen aldizkakotasuna.

2. Aipatutako interes tasa berria bizirik dauden mailegu kualifikatuei aplikatuko zaie eta 2019ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Interes tasa efektibo berritua txikiagoa bada mailegu hartzaileari dagokion interes tasa subsidiatua baino, bi interes tasa efektibo horietako lehena aplikatuko da bakar-bakarrik.

4. Erabaki hau finantza-entitate interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Epeak erabaki hau argitara eman eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasiko dira.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Etxebizitza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1907546