1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
454/2019 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita laguntzak emateko 2019ko deialdi bat. Laguntzen helburua da nekazaritzako produktuen eraldaketan eta merkaturatzean ari diren enpresek, arrantzako eta akuikulturako sektorekoak kenduta, merkataritzako ferietan parte har dezaten, eta “de minimis” araubidearen babesean emanen dira. DDBN identifikazioa: 427333.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak azaroaren 26an emandako 1435/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako nekazaritzako elikagaien ekoizleek 2019an merkataritzako ferietan parte hartzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta laguntzen deialdia onetsi zen. Laguntza horiek “de minimis” araubidearen babesean emanen dira.
Finantzaketa publikoa kontzentratu nahi da 2019ko egutegian interes eta eragin handiena izanen duten azoketan. Hortaz, ezarri zen laguntza hauetarako emanen zirela laguntzak:
–Prowein.
–Gourmet Azoka.
–Basquisite.
–Fruit Attraction.
Azaroaren 26ko 1435/2018 Ebazpena eman zenetik, handitu da operadoreek Basquisite azokan parte hartzeko duten interesa. Azoka hori Donostian eginen da maiatzaren 30ean eta 31n. Lehen edizioa 2018an egin zen, eta 2019an lehen aldiz jarriko da Nafarroako Gobernuaren erakustokia.
Ikusirik deialdi hori finantzatzen duen aurrekontuko partidan kreditu aski dagoela, erabaki da gastu baimendua 12.000 euro gehiagokoa izatea, Euskadirekin merkatu-harremanak izan nahi dituzten enpresei laguntza emateko. Izan ere, merkatu-eremu hori oso interesgarria da Nafarroako produktuendako. Bestalde, egoki jotzen da 10 egunez luzatzea eskaerak aurkezteko hasieran ezarritako epea, zeina 2019ko maiatzaren 31n bukatzen baitzen.
Ikusita Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena eta aurtengo ekitaldirako aurrekontuan diru erabilgarria dagoela.
Ebazpen honi Nafarroako Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak azaroaren 26an emandako 1435/2018 Ebazpena aldatzea, zeinaren bidez onetsi baitziren Nafarroako nekazaritzako elikagaien ekoizleek 2019an merkataritzako ferietan parte hartzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta laguntzen deialdia. Laguntza horiek “de minimis” araubidearen babesean emanen dira. Aldaketaren ondorioz, ebazpenean baimendutako gastuaren zenbatekoa 12.000 euro handitzen da, 2019ko aurrekontuko 720003-71620-4701-413104 partidaren kargura (“Laguntzak, kalitateko ekoizpenek lehiaketetan eta ferietan parte har dezaten”).
2. Eskaerak aurkezteko epea, zeina aurreikusia baitago azaroaren 26ko 1435/2018 Ebazpenaren I. eranskineko 6.1 oinarrian, 2019ko ekainaren 14an bukatuko da.
3. Deialdiaren aldaketa hau erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Iruñean, 2019ko apirilaren 30ean.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F1906030