1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
914/2019 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak emana. Haren bidez aldatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordearen otsailaren 18ko 314/2019 Ebazpena, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuetarako sarbide lehiaketarako deialdia egiten duena, eta Sarbide Batzordea berria izendatu da Zuzenbide Saileko Zuzenbide Zibileko arloko 5129 lanposturako.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreak 2019ko otsailaren 18an emandako 314/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen. Lanpostu horien artean zegoen 5129 lanpostua, Unibertsitateko katedradunarena, Zuzenbide Zibileko jakintza-arlokoa, Zuzenbide Sailari atxikia. Deialdi hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu zen 2019ko otsailaren 28an.
Deialdi honen aurka berraztertzeko errekurtso jarri zen, eta 5129 lanposturako sarbide lehiaketa balioesteko izendatutako Batzordearen osaera aurkaratu zen.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2019ko apirilaren 23ko 675/2019 Ebazpenaren bidez, partzialki baietsi zen berraztertzeko errekurtsoa, eta 5129 lanpostua ebatzi behar duen Batzordeko kideen izendapena baliogabetu zen, bai eta Batzordea eratzeko epea eten ere Batzorde berria izendatu arte.
Gobernu Kontseiluak 2019ko maiatzaren 24an hartutako Erabakiaren bidez, Sarbide Batzorde berri bat izendatu da, Zuzenbide Saileko Zuzenbide Zibilaren arloko 5129 lanposturako lehiaketa balioetsiko duena. Horrenbestez, 314/2019 Ebazpena aldatu eta 5129 lanposturako Batzorde berria izendatu behar da.
Bestalde, ulertzen da errekurtsoak deialdiaren inpugnazioa ekarri duela, eta, ondorioz, hura atzeratzea. Deialdiko lehen oinarriari erreparatuz, eta kontuan hartuz, halaber, berraztertzeko errekurtsoa ebatzi zuen 675/2019 Ebazpenaren hirugarren apartatua, ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen denetik hasiko da kontatzen sarbide lehiaketa ebazteko gehienezko epea.
Ikusirik Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Aldatzea otsailaren 18ko 914/2019 Ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuetarako sarbide lehiaketarako deialdia egiten duena, eta Sarbide Batzordea berria izendatu duena Zuzenbide Saileko Zuzenbide Zibileko arloko 5129 lanposturako. Honako hau izango da Batzorde Titularraren osaera:
Batzorde titularra:
Batzordeburua: Manuel Rivera Fernández, unibertsitateko katedraduna Sevillako Unibertsitatean.
1. batzordekidea: Ángel Rebolledo Varela, unibertsitateko katedraduna Santiagoko Unibertsitatean.
2. batzordekidea: Federico Rodríguez Morata, unibertsitateko katedraduna Gaztela-Mantxako Unibertsitatean.
Ordezko 1. batzordea:
Batzordeburua: Carlos Rogel Vide, unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
1. batzordekidea: José Reyes López, unibertsitateko katedraduna Valentziako Unibertsitatean.
2. batzordekidea: Belén Sainz Cantero, unibertsitateko katedraduna Almeriako Unibertsitatean.
Ordezko 2. batzordea:
Batzordeburua: Pablo Salvador Coderch, unibertsitateko katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean.
1. batzordekidea: Jordi Ribot Igualada, unibertsitateko katedraduna Gironako Unibertsitatean.
2. batzordekidea: Camino Sanciñena Asurmendi, unibertsitateko katedraduna Oviedoko Unibertsitatean.
Bigarrena.–Adieraztea ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen denetik hasiko dela zenbatzen 5219 lanposturako sarbide lehiaketa ebazteko gehienezko epea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 28an.–Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordea, Manuel Rapún Gárate.
Iragarkiaren kodea: F1907574