6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BILBOKO LAN-ARLOKO 10 ZK.KO EPAITEGIA
Zitazioa. Iraizpenak 718/2018
Nik, Fatima Elorza Arizmendik, Bilboko Lan-arloko 10 zk.ko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:
Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 718/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:
–Estudios de Ingenieria Adaptada S.L.ri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019ko maiatzaren 9an emandako Prozedura amaitzeko dekretua. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.
Ebazpen horren aurka berrikuspen-errekurtsoa jar dezake, hiru egun balioduneko, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.
Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.
Eta Estudios de Ingenieria Adaptada S.L. (B31825136) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, Fatima Elorza Arizmendi.
Iragarkiaren kodea: J1907268