2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Herri-lurren okupazioa erlategi bat jartzeko
Ardazko Kontzejuak, 2019ko maiatzaren 4an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
1.–Hasiera batez onestea 140 metro karraturen okupazioa Ardatz-Eguesibarreko Kontzejuaren herri-lurretan, 19. poligonoko 324. lurzatian, Miguel Aldaya Nicolás jaunak hamabost erlauntz instala ditzan.
2.–Lursail horien okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.
Jendaurrean edukiko da 15 egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo kexak egin ditzaten.
Ardatzen, 2019ko maiatzaren 22an.–Idazkaria, Carlos Samuel Adrían Sagardoy.
Iragarkiaren kodea: L1907023