2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULIBARRI
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Lana Ibarreko Ulibarriko Kontzejuaren bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugarteak: Gastiain, Narkue, Ulibarri, Biloria, 10. poligonoko 37, 39, 40 eta 41 zenbakidun fazeriak, Biloria eta Ulibarriko herri-lurretakoak.
Ulibarrin, 2019ko maiatzaren 24an.–Kontzejuko burua, Javier Piérola García.
Iragarkiaren kodea: L1907122