2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Hiri Jarduketako Plan Berezia AA-R8an. Hasierako onespena
Olaztiko Udalak, 2019ko maiatzaren 23ko batzarrean, Hirigintza Jarduketa Plan Berezia onartu zuen, Olaztiko AA-R8n, 3. poligonoko 653., 654. eta 655. partzeletan, Miren Barrenetxeak eta Iñaki Gastaminzak bultzaturik.
Hiri Jarduketako Plan Berezia jendaurrean egonen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean, eta jendaurreko tramite honen berri eman beharko da ediktu taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean baita Nafarroako Foru Erkidegoan argitaratzen diren egunkarietan ere.
Hasiera bateko onespenaren akordioa behin betiko izatera pasako da erreklamazioak, oharrak edo iruzkinik aurkeztu ezean. Horrelako egoeraren berri eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.
Olaztin, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkateak, Mikel Azkargorta Boal.
Iragarkiaren kodea: L1907417