110. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

1/2019 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2019ko maiatzaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 1/2019 eta 2/2019 aldaketen espedienteak Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean; kreditu-gehigarriak dira, Makirriain eta Amatriain arteko bidea zolatzeko obra proiektua adjudikatzeko eta gauzatzeko, eta argiteria publikoa berritzeko Amunarrizketan, Benegorrin, Bezkitzen eta Uzkitan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, espediente hau tramitatzean eta onestean, errespetatu behar dira aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluak aipatu 216.3 artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bai eta Udalaren iragarki oholean ere, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoren, behin betiko argitaratu beharko bada ere.

Iratxetan (Leotz), 2019ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1907613