110. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betikoz onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irañetan, 2019ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Juan Angel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1907537