2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
UE-10 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen UE-10 Urbainizazio Proiektua. María Asunción Isturiz Goñi eta María Carmen Ecay Urbiola dira espedientearen sustatzaileak.
Hasierako onespena 2019ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 1ean, argitaratu zen.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5, 72.4 eta 74. artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuz.
Etxarri Aranatzen, 2019ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1907573