2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren 2019ko ekainaren 3ko 35/2019 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Jose María Maya Arizteguiren esku utzi du heldu den 2019ko ekainaren 29an Herriko Etxean ezkontza zibila egiteko eskudantziaren erabilpena.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Etxalarren, 2019ko ekainaren 3an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1907667