110. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

275E/2019 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Allingo Udal Planaren aldaketaren alde (Arbeitzako UNC-4 unitatea). Jesús Echeverria García da aldaketaren sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa ez-nabarmenek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

2018ko azaroaren 27an, Udalak “Allingo Udal Planaren egiturazko aldaketa, Arbeitzako UNC-4 unitatean” izeneko espedientearen dokumentazioa igorri zuen, dagokigun espedienteari hasiera emateko. Aldaketaren sustatzailea Jesús Echeverría García da.

Aldaketa 2018ko azaroaren 5ean hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2018ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22koan. Epe horretan, ez zen ingurumenari buruzko alegaziorik jaso.

Aldaketaren xedea da hiri lurzorua handitzea, 804,48 m²-ko eremu bat gehituz, 1. poligonoko 625. eta 740. lurzatiei eta han dagoen bideari kenduta, bertan familia bakarreko etxebizitza bat eraiki ahal izateko. Aldaketaren ondorioz, 625. lurzatian, 1.667,73 m²-ko lur puska baten kategoria aldatzen da, natur ustiapenerako balioa duen babestu beharreko lurzoru urbanizaezinen sailetik aterako baita, eta bizitegi-erabilerarako hiri lurzoru ez-finkatu gisa sailkatzen da.

Zerbitzuen azpiegiturei dagokienez, eraikita dagoen herrigunearen ondoan dagoen eremu bat denez, hurbil ditu hornidurarako, saneamendurako eta argindarraren azpiegiturak, baita sarbidea ere, Arbeitzagaingo Zendea kaletik.

Jarduketa-eremua herriaren goialdean dago. Landa-ingurune bat da, erabilerarik gabeko bi eraikin dituena, biak ala biak antolamendutik kanpo. Hormigoizko murru bat ere badago, lurzati baten itxitura gisa, paisaian deus gutxi integratuta dagoena. Inguruan ez da ingurumen balio edo gune nabarmenik. Hortaz, ez da ingurumen ukipen esanguratsurik aurreikusten. Dena dela, eremua lehengoratzen denean, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak egoki kudeatu beharko dira, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen dituen martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren arabera.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura egin dela, eta aldeko txostena eman du.

Ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuko prozedura egoki bete dela kontuan harturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura arruntaren menpe ez jartzea Allingo Udal Planaren egiturazko aldaketa, Arbeitzako UNC-4 unitateari dagokiona, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz.

2. “Allingo Udal Planaren egiturazko aldaketa, Arbeitzako UNC-4 unitatean” espedientea dela eta, aldeko ingurumen txosten estrategikoa egitea, ingurumenean eragin aipagarririk ez duela iritzita. Aldaketaren ondoriozko eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeari dagokionez, eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituen martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuari jarraituko zaio.

3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluan aurreikusten denari jarraikiz, ingurumen txosten estrategikoaren aurka ezinen da errekurtsorik jarri, deusetan galarazi gabe Plan Orokorraren egiturazko aldaketa onesteko xedapen orokorraren aurka auzibidean jar daitezkeen errekurtsoak edo Allingo Plan Orokorraren egiturazko aldaketaren onespenaren aurka administrazio bidean jar daitezkeen errekurtsoak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Allingo Udalari eta Hirigintza Atalari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 7an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1906508