1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Tuteran goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. SAT10705-2 espedientea.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera, goi tentsioko ondoko instalazio elektrikoari aurretiazko administrazio baimena emateko, eraikitzeko administrazio baimena emateko, eta haren onura publikoa deklaratzeko.
a) Instalazioaren kokapena: Tutera.
b) Helburua: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.
c) Ezaugarri nagusiak: “Azucarera-Arguedas” zirkuituko 13,2 kV-eko goi tentsioko aireko linearen saihesbidea, 303. eta 307. euskarrien artean.
d) Aurrekontua: 9.565,27 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak idatziz egin ditzaten 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2018ko abenduaren 27an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18koan), Laura Larraya Irigoyen.
AZUCARERA-ARGUEDAS ARTEAN, 303. ETA 307. EUSKARRIEN ARTEAN, 13,2 kV-EKO GOI TENTSIOKO AIREKO LINEAREN SAIHESBIDEA, TUTERAKO UDAL-BARRUTIAN (NAFARROA) Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda |
TITULARRA/K | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK | OHARRAK |
Zortasuna | Euskarriak | Pol. | Lurz. | Lur mota |
ml | m² | unit. | m² | Zk. |
Tuterako udal-mugartea |
Cecilio Arbiol Ros jaunaren oinordeak Miguel Perez Torres kalea, 1 31500 Tutera (Nafarroa) | 85,81 | 407,34 | 1 | 1,17 | N.305 | 9 | 408 | Urezt. alorra | Zortasuna (422,19 m²) |
Jose Luis Marín Aguado jauna Enseñanzas kalea,16 31500 Tutera (Nafarroa) | 9,87 | 34,04 | 1 | 12,11 | N.304 | 9 | 411 | Urezt. alorra | Zortasuna (28,55 m²) |
Iragarkiaren kodea: F1816030