3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-A-56
Raquel Lacabe Lunak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Ibilgua: Lavaco errekazuloa.
Hargunearen udalerria: Tafalla (Nafarroa).
Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (607.375, 4.710.616) 30. zona.
Erabilera: ureztatzea.
Aprobetxamenduaren tokia: 21. poligonoko 44. lurzatia, Tafalla (Nafarroa).
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,0624.
Gehieneko bolumena urtean: 616,115 m³.
Aprobetxamenduaren xedea ura zuzenean hartzea da Lavaco errekazuloaren eskuinaldetik, eguzki-motoponpa bat erabiliz eta 0,1 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin; ura ureztatu beharreko lurzatian dauden eta guztira 5 m³-ko edukiera duten 5 biltegitaraino bultzatuko du. Ura apiriletik irailera bitarte hartuko da, biak barne, eta 0,1293 hektareako baratzea tantaka ureztatzeko erabiliko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko azaroaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1815283