2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko urriaren 29an, 1/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia
Gastuak goititzea:
6. kapitulua: 4.269,01 euro.
Gastuak beheititzea:
6. kapitulua: 4.269,01 euro.
Corellan, 2018ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Cecilio Anton Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1815407