11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2018ko irailaren 19an, ebazpen hau eman zuen:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

1. Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea https://ssbaltsasu.eus helbide elektronikoan (Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen jabetzako interneteko domeinua). Egoitzaren titularra Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea da.

2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Mankomunitatearen alor guztiei jakinaraztea eta Mankomunitateko egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik beretik aurrera.

5. Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Administrazio egintza honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Altsasun, 2018ko irailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L1815022