11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1490/2018 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 25.038.117,44 euroko gastua baimentzen duena urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean aurreikusitako jarduketak egiteko. Lege horren bidez Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zen, Toki Inbertsioen Planarekin lotuta.

Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zuen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legeak biltzen du, bere II. eranskinean, Nafarroako toki entitateen inbertsio finantzarioki jasangarrien zerrenda.

Abenduaren 13ko 26/2018 Foru Legearen bidez, 2018ko gastuen aurrekontuan kreditu berezia eman zen, 35.546.085,00 eurokoa, urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean aurreikusitako inbertsio finantzarioki jasangarriak egiteko.

Foru lege horren lehen xedapen gehigarriak ahalmena ematen dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onetsi zuen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina aldatzeko; aldaketa horiek ez dute inola ere ekarriko aipatutako foru legean ezarritako zenbateko osoaren igoerarik. Gaikuntza horretaz baliatuz, abenduaren 21eko 415/2018 Foru Aginduaren bidez II. eranskina aldatu egin da.

Aipatu 26/2018 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen du dagokion gastu baimena kontabilizatuko dela eta 2018ko ekitaldiari egotziko zaiola inbertsio finantzarioki jasangarrien proiektuak finantzatzeko ezarritako kreditu osoa, sortutako partidetan, ukatu gabe, halere, aurrekontu betebeharrak 2019ko ekitaldian onartzeko aukera.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 25.038.117,44 euroko gastua baimentzea urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean aurreikusitako jarduketak gauzatzeko. Jarduketa horiek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 21eko 415/2018 Foru Aginduaren bidez onetsitako eranskinean biltzen dira.

2. Aurrekontu egozpena 2018ko gastuen aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da, zenbateko hauekin:

–“Zoladurak sareekin” izeneko 781000 78310 7600 261611 ISF 19/2018 FL partidari: 9.128.446,75 euro.

–“Sarerik gabeko zoladurak” izeneko 781000 78310 7600 261612 IFS 19/2018 FL partidari: 1.021.308,63 euro.

–“Udal ekipamenduak eraikuntzako araudi teknikora egokitzea” 781000 78310 7600 261613 IFS 19/2018 FL partidari: 1.288.898,78 euro.

–“Hornidurako, saneamenduko eta euri uretarako toki sareak” 781000 78310 7600 456104 IFS 19/2018 FL partidari: 10.232.899,65 euro.

–“Argiteria publikoa” izeneko 781000 78310 7600 459104 IFS 19/2018 FL partidari: 2.906.506,45 euro.

–“Bizitoki iraunkorretara doazen bideak eta biziguneen artekoak” izeneko 781000 78310 7600 45A203 IFS 19/2018 FL partidari: 460.057,18 euro.

3. Ebazpen hau igortzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari.

Iruñean, 2018ko abenduaren 28an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1900508