2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Urrotz-Hiriko Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Urrotz-Hiriko Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udaleko Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik inork bakarrik ere aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.
Urrotz-Hirian, 2018ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Pedro María Martínez Juango.
Iragarkiaren kodea: L1815862