11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2018ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan; kredituen sorrera da, zenbait obra egiteko: herriko argiak berritzea (azken fasea), bide publikoa eta espazio publikoa egokitzea, eta zenbait zerbitzuren kanalizazioa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroan indarrean den araudian xedatuari jarraikiz.

Tulebrasen, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1815469