2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TIRAPU
4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
4/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia, 2018ko azaroaren 14koa, 2018ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia
GASTUAK:
1.1531.61900.–Mendiko bidearen zoladura berritzea: 48.900,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1.29000.–EIOZ: 48.900,00 euro.
Tirapun, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1815488