2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SORLADA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen da baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
Lote bakarra.–14.700 pinu, 2.417 metro kubikoko bolumena dutenak, eta, guztira, 3.837ko bolumen zenbatetsia (estereoak). Hasierako prezioa: 14.502 euro. Unitate bakoitzeko prezioa, eurotan. 6 euro/m³, eta 3,78 euro/estereoa.
Proposamenak, baldintza ekonomiko-administratiboen agirian finkatu diren ereduen araberakoak, 290,04 euroko behin-behineko fidantzarekin batera, Sorladako Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, 2019ko otsailaren 11ko 12:00ak baino lehen. Gutun-azalak 2019ko otsailaren 14ko 11:00etan irekiko dira, Sorladako Udaletxean.
Gainerako baldintza ekonomiko-administratiboak Idazkaritzan daude, interesdunen eskura.
Sorladan, 2018ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Joaquín Lana Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1815323