2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2019rako aurrekontua. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2018ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan argitaratu ondoan, hamabost egun baliodunean egonen da jendaurrean delako espedientea, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko dela.
Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Santakaran, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1815314