2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2018ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2019. urteko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
San Adrianen, 2018ko abenduaren 18an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1815401