2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Alkatea ordeztea
Udal honetako alkateak 1689 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2018ko abenduaren 17an. Hona hemen haren testu osoa:
Kontuan izanik alkatea kanpoan egonen dela.
AFEaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,
EBATZI DU:
1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso alkatearen ordezko izendatzea 2018ko abenduaren 18tik alkatea itzuli arte.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek 2018ko abenduaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut ebazpen horren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denean hasita.
Garesen, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1815353