11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatea ordeztea

Udal honetako alkateak 1670 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2018ko azaroaren 30ean. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan izanik alkatea kanpoan izanen dela 2018ko azaroaren 30etik abenduaren 17ra, biak barne.

AFEaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DU:

1. Garesko bigarren alkateorde Fidel Aracama Azcona alkatearen ordezko izendatzea 2018ko azaroaren 30etik abenduaren 17ra, biak barne.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2018ko azaroaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut ebazpen horren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denean hasita.

Garesen, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1815352