11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

441/2018 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak interes sozialeko deklaratzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

2018ko urriaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:

PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA

PROIEKTUAREN IZENA

Literatura y Sociedad kultur elkartea

Benito Pérez Galdós

Alesbesko Santa Eufemia parrokia

Arrosarioaren erretaula eta kapera zaharberritzea

Urrotz-Hiriko Ondare Historikoaren Lagunen Elkartea

Urrotz-Hiriko elizako eta eliz inguruko kanpo argiteria moldatzea

Pamplona Jazz-Iruña Jazz elkartea

Pamplona Jazz Iruña Jazz

M.ª Teresa Ramos Rabasa

ANAITAVERSO (gune poetikoa)

Gayarre Antzokia udal fundazioa

“Del Gayarre al Cielo” proiektuaren luzapena

Armonia Errondaila elkartea

Armonia Errondailaren kultur jarduera, batik bat adineko pertsonei zuzendua

Ángel Mariezkurrena Deskarga

AMD kultura proiektuak

Tafallako Andre Mariaren parrokia

Tafallako Andre Mariaren parrokia zaharberritzea

Itineris COMA elkartea

Itineris COMA. “Camino de la Vera Cruz”, Artaxoan

Vianako Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Elizaren teilatua zaharberritzea

Pitillasko Peñen kultur elkartea

“AVETORO PITILLAS FEST” Nafarroako talde hasi berrien musika lehiaketa

Iruñeko Gazte Orkestra elkartea

Joven Orquesta de Pamplona (JOP)

San José Abesbatza elkartea

“Coro In tempore” abesbatzaren 2019. urteko programazioa

Organoaren Lagunen Nafarroako Elkartea (ANAO)

ANAO Plan Estrategikoa 2018-2021

“FESTA-Los de Bronce” elkartea

“FESTA-Los de Bronce”

“Irurtzungo Aizpea” elkartea eta “Euskal Txokoa Pikuxar” kultur, aisialdi eta gastronomi elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura

Zorokiaingo Auzo Elkartea

Zorokiaingo San Andres Erdi Aroko eliza berreskuratzea. Bigarren fasea

Mikel Belascoain Calatayud

Arte berriaren trilogia

Pamplona Orain kultur elkartea

Hordago aldizkaria (El Salto, Nafarroa)

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoa

“Amigos de Cascante Vicus” kultur elkartea

Cascanteko arkeologia proiektua

Radio Cierzo irrati elkartea

“Estaciones Sonoras” jaialdia

Marnek kultur elkartea

Bellizzi-Belmondo ‘Boîte à Musique’

M’Atakaladanza elkartea

P.I.G.–P.I.C. Pentsamendua Ikerketa Gorputza - Pensamiento Investigación Cuerpo

Roger Castiella Sanz

RYTHM PROJECT

Orreagako Errege Etxea eta Kolegiata

Roncesvalles-Orreaga 2018-2020

“Tomás Urzainqui Mina” fundazioa

Pirenea 31416; Pirinioetako dokumentazio eta ikerketa zentroa

Fiteroko Santa María la Real parrokia

Ondare artistikoa hobetzeko obrak Fiteroko eliza monastiko zaharrean, gaur egun parrokia dena

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak burutu ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaerak eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaerak aztertu ondoren, Nafarroako Kultura Kontseiluak, 2018ko abenduaren 13an, proposamen bat igorri zion Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, kulturazkoak diren proiektu eta jarduerak interes sozialeko deklara ditzan, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz, hala hartuak izatea merezi dutenez.

Halaber, interes sozialeko ereduko programa deklaratu daitezen Iruña Jazz elkarteak, Irurtzungo Aizpea elkarteak eta Euskal Txokoa Pikuxar kultur, aisialdi eta gastronomi elkarteak eta Radio Cierzo irrati elkarteak aurkeztutako proposamenei dagokienez, uste da, aurkeztutako informazioa kontuan hartuz, ez dagokiela ereduko programa gisa deklaratzea, baina bai aurkeztutako proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2019ko abenduaren 30eko bukaera datarekin betiere.

Bestalde, bidezkoa da zuzentzea Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 218/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, interes sozialeko deklaratu zen “Urrotz-Hiriko elizako eta eliz inguruko kanpo argiteria moldatzea” izeneko proiektua, Urrotz-Hiriko Ondare Historikoaren Lagunen Elkarteak aurkeztutakoa. Hartan, 2018ko irailaren 30eko bukaera data ezarri zen, 2019ko irailaren 30a beharrean, eskaeran adierazi bezala. Entitateak berak eman du horren berri, 2018ko urriaren 9an egindako jakinarazpenaren bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.

3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2019ko abenduaren 31ko bukaera datarekin betiere, eta ez hartzea ereduko programatzat.

4. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 218/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea, honela: 2019ko irailaren 30eko bukaera data ezartzea. Ebazpen horren bidez, interes sozialeko deklaratu zen “Urrotz-hiriko elizako eta eliz inguruko kanpo argiteria moldatzea” izeneko proiektua, Urrotz-Hiriko Ondare Historikoaren Lagunen Elkarteak aurkeztutakoa.

5. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.

6. Proiektuak eta jarduerak interes sozialeko deklaratuak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

7. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuagatik, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

8. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

9. Pertsona eta entitate onuradunek “Sello Mecna” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; betiere, zerikusia izan beharko dute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

10. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

11. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko abenduaren 21ean.– Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Dori López Jurío.

I. ERANSKINA

PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA

PROIEKTUAREN IZENA

BUKAERA EGUNA

Literatura y Sociedad kultur elkartea

Benito Pérez Galdós

2019/12/31

Alesbesko Santa Eufemia parrokia

Arrosarioaren erretaula eta kapera zaharberritzea

2019/12/31

Urrotz-Hiriko Ondare Historikoaren Lagunen Elkartea

Urrotz-Hiriko elizako eta eliz inguruko kanpo argiteria moldatzea

2019/12/31

M.ª Teresa Ramos Rabasa

ANAITAVERSO (gune poetikoa)

2019/12/31

Gayarre Antzokia udal fundazioa

“Del Gayarre al Cielo” proiektuaren luzapena

2019/12/31

Tafallako Andre Mariaren parrokia

Tafallako Andre Mariaren parrokia zaharberritzea

2020/12/31

Vianako Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Elizaren teilatua zaharberritzea

2020/12/31

Iruñeko Gazte Orkestra elkartea

Joven Orquesta de Pamplona (JOP)

2019/06/28

San José Abesbatza elkartea

“Coro In tempore” abesbatzaren 2019. urteko programazioa

2019/12/31

“FESTA-Los de Bronce” elkartea

“FESTA-Los de Bronce”

2019/12/31

Zorokiaingo Auzo Elkartea

Zorokiaingo San Andres Erdi Aroko eliza berreskuratzea. Bigarren fasea

2021/12/31

Mikel Belascoain Calatayud

Arte berriaren trilogia

2021/12/31

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoa

2020/12/31

Marnek kultur elkartea

Bellizzi-Belmondo ‘Boîte à Musique’

2020/12/31

M’Atakaladanza elkartea

P.I.G.–P.I.C. Pentsamendua Ikerketa Gorputza - Pensamiento Investigación Cuerpo

2019/11/09

Roger Castiella Sanz

RYTHM PROJECT

2019/12/31

Orreagako Errege Etxea eta Kolegiata

Roncesvalles-Orreaga 2018-2020

2020/12/31*

Fiteroko Santa María la Real parrokia

Ondare artistikoa hobetzeko obrak Fiteroko eliza monastiko zaharrean, gaur egun parrokia dena

2019/09/10

–Orreagako Errege Etxea eta Kolegiatak aurkeztutako proiektuaren kasuan, hots, “Roncesvalles-Orreaga 2018-2020” deiturikoan, ez da interes sozialeko deklaratuko kolunbario bat sortzea xede duen proiektuaren zatia.

II. ERANSKINA

Kultur jardueren edo proiektuen ereduko programak

PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA

PROIEKTUAREN IZENA

BUKAERA EGUNA

Armonia Errondaila elkartea

Armonia Errondailaren kultur jarduera, batik bat adineko pertsonei zuzendua

2023/12/31

Ángel Mariezkurrena Deskarga

AMD kultura proiektuak

2023/12/31

Itineris COMA elkartea

Itineris COMA. “Camino de la Vera Cruz”, Artaxoan

2020/12/31

Pitillasko Peñen kultur elkartea

“AVETORO PITILLAS FEST” Nafarroako talde hasi berrien musika lehiaketa

2023/12/31

Organoaren Lagunen Nafarroako Elkartea (ANAO)

ANAO Plan Estrategikoa 2018-2021

2021/12/31

Pamplona Orain kultur elkartea

Hordago aldizkaria (El Salto, Nafarroa)

2023/12/31

“Amigos de Cascante Vicus” kultur elkartea

Cascanteko arkeologia proiektua

2023/12/31

“Tomás Urzainqui Mina” fundazioa

Pirenea 31416; Pirinioetako dokumentazio eta ikerketa zentroa

2023/12/31

III. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA

PROIEKTUAREN IZENA

BUKAERA EGUNA

Pamplona Jazz-Iruña Jazz elkartea

Pamplona Jazz Iruña Jazz

2019/12/30

“Irurtzungo Aizpea” elkartea eta “Euskal Txokoa Pikuxar” kultur, aisialdi eta gastronomi elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura

2019/12/31

Radio Cierzo irrati elkartea

“Estaciones Sonoras” jaialdia

2019/12/31

Iragarkiaren kodea: F1816034