2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, diru-laguntzak emateko deialdiarena, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, taxi-bonuaz baliatuta, 2019. urtean
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (identifikazioa): 429336.
Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Zinegotzigo Delegatuaren 2018ko abenduaren 10eko ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi da.
–Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
–Organo emailea: Gizarte Ekintzako Zinegotzigo Delegatua.
–Alor kudeatzailea: Gizarte Ekintzako Alorra.
–Instrukzio organoa: diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.
–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea da desgaitasuna izan eta hiri garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzea, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezaten, Iruñeko taxi-bonuen txartelaren bidez. Garraio publikorako erabiltzen diren ibilgailuetan irisgarritasuna garatzeak baldintzatuko du beti deialdi hau.
Iruñean, 2018ko abenduaren 17an.–Zinegotzi delegatua, Esther Cremaes Mayorga.
Iragarkiaren kodea: L1815363