11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2019ko
plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2018ko abenduaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:

CGU 12-DIC-18 (7/CV).

“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen 2019ko plantilla organikoa, espedientearen 1. eranskinean ageri dena, hauek zehaztuta:

–Hirigintza Gerentziaren plantillako lanpostuen kopurua, kode orokorra eta izenak.

–Lanpostuari edo egoera parekatuari dagokion maila.

–Lanpostu bakoitzaren ordainsari osagarriak.

–Langileen araubidea, haien hautapenari edo izendapenari jarraikiz.

2. Kudeaketa administratiboaren eraginkortasunaren eta hobekuntzaren printzipioekin bat, komenigarritzat jotzen da aitzineko paragrafoko lanpostuen zerrendan sartzea zuzendaritza lanpostuak eta izendapen librekoak, zein bere ezaugarriekin; horiek espresuki 1. eranskinaren amaieran agertzen dira, haren osagai.

3. 2. eranskinean agertzen diren langileen zerrenda onesten da, Udalaren Hirigintza Gerentziaren funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen izen-deiturak, maila, gradua, lanpostua eta administrazio egoera zehaztuta.

4. Plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien agiria onesten da, espedientearen 3. eranskinean heldu den testua duela.

5. Onetsitako plantilla organikoa eta dokumentazio osagarria 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra, izan litezkeen aldaketetan besterik adierazi ezik.

6. Espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.”

Iruñean, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1815345