2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Ordenantza fiskala, Podologia zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituena (45. ordenantza). Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Podologia zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. 45. ordenantza.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkez daitezen.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.
Noain Elortzibarren, 2018ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1815297