2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABASKOZE
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Nabaskozeko Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019. urteko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egongo da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.
Nabaskozen, 2018ko abenduaren 18an.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: L1815397