11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2018ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019. urteko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan (Arradan) egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arradan (Murillo El Cuende), 2018ko abenduaren 18an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1815377