2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Martzillako Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2019. urteko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da Kontu Orokorra.
Azkoienen, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1815496