2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
2019ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Mañeruko Udalak, 2018ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraituz, 2019. urterako zerga-tasa hauek finkatu ditu:
–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,24.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentaje eta tasak, eta karga-tasa %12.
–Hilerriko tasak:
- Ehorzketak lurrean, erroldatuentzat: 150,00 euro.
- Erroldatu gabeentzat: 300,00 euro.
–Ezkontza zibilen espedienteak tramitatzeko tasak: 100,00 euro.
–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.
–Udalak obrak gauzatzeko emandako aginduen tasak: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik jarduketa berak izango lukeen zenbatekoa.
–Betearazpen subsidiarioen espedienteak tramitatzeko tasak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %20.
–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:
- Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
- Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 100,00 euro.
- Erabileraren aldaketak, etxebizitzak eraikitzea: 100,00 euro.
- Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.
–Eremu publikoa ostalaritzako establezimenduetako terrazekin okupatzeko tasa:
- Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak: 2 euro/m²/denboraldia.
Mañerun, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L1815371