2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia
6. kapitulua.–“Ibaialdiek eta uholdeek eragindako kalteak lehengoratzea”: 50.663,00 euro.
Kreditu bereziak, guztira: 50.663,00 euro.
Finantzabidea:
4. kapitulua.–“Nafarroako Gobernuaren nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntza”: 35.031,14 euro.
8. kapitulua.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 15.631,86 euro.
Finantzaketa, guztira: 50.663,00 euro.
Longidan, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L1815491