11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Gora jotzeko 18-02111 errekurtsoa (2. poligonoko 132. lurzatiaren aldaketari buruzkoa). Administrazio Auzitegira igortzea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera) garatzeko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeko Erregelamenduaren 12.2 a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Nafarroako Administrazio Auzitegian 18-02111 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa tramitatzen ari dela, Jesús Aurelio del Castillo Iruritak aurkeztu baitu 2018ko ekainaren 6ko eskaerak jasotako isilbidezko ezespenaren aurka (Itzagaondoko katastroaren 2. poligonoko 132. lurzatiaren auzilari gisa agertzearen aldaketari buruzko eskaera zen hura). Aditzera ematen da interesdun oro Auzitegian ager dadin 10 eguneko epean eta, hala badagokio, bere interesak defendatzeko egoki jotzen dituen alegazioak egin ditzan, errekurtsogileen uziei dagokienez.

Ardatzen, 2018ko azaroaren 13an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1815064