11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Gora jotzeko 18-01911 errekurtsoaren tramitazioa Nafarroako Administrazio Auzitegian

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera) garatzeko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeko Erregelamenduaren 12.2 a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Nafarroako Administrazio Auzitegian 18-01911 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa tramitatzen ari dela, Raquel Esquíroz Lecumberrik, Julián Esquíroz Lecumberrik eta Pablo Lecumberri Barriosek aurkeztu baitute Itzagaondoko Udaleko Alkatetzak 2018ko abuztuaren 2an emaniko ebazpenaren aurka. Aditzera ematen da interesdun oro Auzitegian ager dadin 10 eguneko epean eta, hala badagokio, bere interesak defendatzeko egoki jotzen dituen alegazioak egin ditzan, errekurtsogileen uziei dagokienez.

Ardatzen, 2018ko azaroaren 13an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1815040