2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑELA
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Iruñela Deierriko Kontzejuak, 2018ko azaroaren 29ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Iruñela Deierrin, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Iñaki Atondo Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L1815849