2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Interesdunak epatzea, zerbitzu anitzetako eta eskolazain-zerbitzu anitzetako lanpostuetarako deialdiari buruzko gora jotzeko errekurtsoan
346/2018 espedientea.
Ikusirik Eduardo Carrasco Benitezek jarritako 18-02230 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, zerbitzu anitzetako eta eskolazain-zerbitzu anitzetako lanposturako ordezkapenetarako zerrenda osatzeko deialdiaren behin betiko puntuazioaren onespenaren aurkakoa.
279/1990 Foru Dekretuaren 14.2 artikuluarekin bat, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea hein batean garatzen duen Erregelamendua toki entitateen egintzak eta erabakiak inpugnatzearen arloan.
EBATZI DUT:
Bakarra.–Epatzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanez, pertsona eta entitate guztiak, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukiturik gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.
Uharten, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1815442