11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Hiri-jarduketarako plan berezian, Garisoaingo UC.4.1 unitateko 1. poligonoko 14., 75. eta 18. lurzatietan.
Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2018ko abenduaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Hiri-jarduketarako plan berezian (HJPB), Garisoaingo UC.4.1 unitateko 1. poligonoko 14., 75. eta 18. lurzatietan; sustatzailea Asier Aramendia Sáinz da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko.

Gesalatzen, 2018ko abenduaren 13an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1815331