2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Espedientea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikziora igortzea
Alkatetzaren ebazpena, zeinaren bitartez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoari jarraituz eta Isabel Chivite Gilek, Enrique Gómez Sanzek eta María Ángeles Gómez Gilek aurkeztu errekurtsoa dela bide, behar bezala zenbakitutako espediente oso baten kopia igortzen baitzaio Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari (espedientea Fiteroko alkatearen 315/2018 eta 334/2018 ebazpenei dagokie; horien bitartez, zerri-gizendegirako jarduera-lizentzia eman zitzaion Javier García Gonzalezi). Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, jakinarazpen pertsonalik izan ez duten interesdunak agertu eta, hala badagokio, demandatu gisa pertsonatu daitezen aipatu errekurtsoan.
Alkate udalburuak jarraian jasotzen den ebazpena eman zuen datan adierazitako egunean:
Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren errekerimendua jaso du Udalak. Bertan 287/2018 zenbakidun errekurtsoaren berri ematen da, Isabel Chivite Gilek, Enrique Gómez Sanzek eta María Ángeles Gómez Gilek aurkeztua, Fiteroko alkatearen 315/2018 eta 334/2018 ebazpenen aurka (horien bidez, zerri-gizendegirako jarduera-lizentzia eman zitzaion Javier García Gonzalezi). Beraz, errekerimenduaz jabeturik, honako hau ebatzi da:
1. Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari igortzea Fiteroko alkatearen 315/2018 eta 334/2018 ebazpenei dagokien espediente osoaren kopia, behar bezala zenbakitutakoa. Ebazpen horien bitartez, zerri-gizendegirako jarduera-lizentzia eman zitzaion Javier García Gonzalezi.
2. Ebazpen hau prozedurako interesdunei jakinaraztea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoari jarraituz, horiek agertu eta, hala badagokio, demandatu gisa pertsonatu daitezen aipatu errekurtsoan, bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen pertsonalik izan ez duten interesdunak agertu eta, hala badagokio, demandatu gisa pertsonatu daitezen aipatu errekurtsoan, bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoari jarraikiz.
4. Ebazpen hau Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea.
Fiteron, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1814999