2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULTZ
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Eulzko Kontzejuak, 2018ko abenduaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019. urteko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Eultzen, 2018ko abenduaren 14an.–Kontzejuko burua, Francisco Azcona Comas.
Iragarkiaren kodea: L1815342