11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Hiri-jarduketako plan berezia Elgorriagako Udal Plan Orokorreko UN-2 unitatean. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2018ko abenduaren 13an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Elgorriagako Udal Plan Orokorreko UN-2 unitatean. ISGA Inmuebles SAUk sustatu du plan berezia.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Elgorriagan, 2018ko abenduaren 14an.–Alkatea, José Ignacio Olazar Apezteguia.

Iragarkiaren kodea: L1900085