11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

12/2018 aurrekontu-aldaketa. Onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, 12/2018 aurrekontu-aldaketa onetsi zuen; kredituen sorrera da. Hona hemen:

12/2018 aldaketa; kredituen sorrera

Partidak: 34101.63201. Deskribapena: Zizur Txikiko kirol instalazioak birmoldatzea. Zenbatekoa: 889.750,00 euro.

Partidak: 72001. Deskribapena: Kirol Kontseilu Gorenaren diru-laguntza, Zizur Txikiko kirol instalazioak birmoldatzeko. Zenbatekoa: 889.750,00 euro.

Horrenbestez, haren laburpena argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ohartarazten da erabakiaren onespenaren kontra, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela, aukeran eta hurrenez hurren adierazten diren epeetan, hau argitaratu eta biharamunetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2018ko abenduaren 18an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1815498