11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2019ko tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2018ko abenduaren 14an egin osoko bilkura arruntean, eta legez behar den gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen 2019ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2019ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cascanten, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1815393